Leintz bailararen bihotzean (Leintz Gatzaga) kokatua, XVI mendeko jauregi bitxi honek hotel modernoaren abantailak eskaintzen dizkigu, xarma eta nortasun bereziz jantzirik. Jatorrizko ezaugarri arkitektonikoetan oinarriturik eraberritua, sortaroko material jatorrak eta dekorazio xumea uztartzen ditu.
Montse eta Lorenek bultzatu dute jauregiaren berreskuratzea. Beraiek arduratuko dira bezeroen egonaldi atsegina bermatzeaz, harrera jatorra eta sukaldaritza landua artelan bihurtuaz.
Bisitariak, ametsezko ingurune honetan egonaldia antolatzeaz gainera eskaintza gastronomikoaz gozatzeko parada du; mota ezberdinetako menuak eta kartari erreparatzeaz gainera, historiako pasarteak biltzen dituen tabernan pintxo eta kazolatxoak dastatzeko aukera izango du.
TELEFONOA: 943 71 53 98 - FAX : 943 71 44 20 info@soranetxea.com